Gladys Sarira hautagaitzak aurkezteko epea ireki da

PUNTU.EUS
https://puntu.eus/gladys-sarira-hautagaitzak-aurkezteko-epea-ireki-da/

Gladys Sariaren laugarren edizioa aurkeztu dute PUNTUEUS eta EHUko Informatika Fakultateak. Nuklearren aurkako protesta batean Guardia Zibil batek tiroz erail zuen Gladys del Estal informatikariaren izena daraman sariaren helburua ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritu, gazteentzat erreferente berriak sortu eta haien lana jendarteratzea da. Aurreko edizioetako sarituak Ane Iturzaeta, Olatz Perez de Viñaspre eta Amaia Abanda dira. Hautagaitzak Gladis saria.eus webgunean aurkeztu behar dira, ekainaren 20a baino lehen.