Indian algoritmo batek hiltzat jo zituen; beraiek frogatu behar dute bizirik daudela

In India, an algorithm declares them dead; they have to prove they’re alive
Aljazeera
https://www.aljazeera.com/economy/2024/1/25/in-india-an-algorithm-declares-them-dead-they-have-to-prove-theyre

Dhuli Chand indiarrak 102 urte bete zituen egunean ezkontza-prozesio bat gidatu zuen, han ohitura den bezala gurdi batera igota, baina ondoan ez zeukan bikotekiderik. Agintariei bizi-bizirik zegoela frogatzeko eta bere egoera ezagutzera emateko antolatu zuen erakustaldia. Izan ere, sei hilabete lehenago algoritmo batek hiltzat jo ondoren pentsioa kendu baitzioten. Administrazioaren aurrean behin baino agertu zen, pentsioa berrezartzea eskatuz, baina ez zioten kasurik egiten. Milaka pertsona daude egoera berean. Algoritmoen erregistro publikoak behar beharrezkoak dira, erabakiak nola hartzen diren jakiteko eta errekurtsoak ezarri ahal izateko. EAEn iaz adostu zuten horrelako erregistro bat sortzea.