Informatikari Euskaldunen Biltzarrerako (azaroan 2024koa) komunikazioak aurkezteko deialdia

Sustatu
https://sustatu.eus/1725529614

Azaroaren 7an Donostiako Carlos Santamaria gunean ospatuko da Informatikari Euskaldunen Bilkuraren 13. edizioa, UEUk antolatuta. Adimen artifizial sortzailea izango da gai nagusia, baina ohi bezala informatikan euskaraz jarduteak berezko dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua. Komunikazio proposamenak aurkezteko epea urriaren 4an amaituko da.