Cory Doctorow kazetaria, egile eskubide libreen aldeko ekintzailea eta zientzia fikziozko idazlea da. Iaz enshittification (kakaztea euskaraz) hitza erabiltzen hasi zen Internet mokordo erraldoi bat bihurtzen ari den prozesua izendatzeko. Joxe Rojas-ek kakazteari buruzko Cory Doctorow-ren artikulu bat itzuli du, CC BY-SA lizentziari esker. Oraingoz kakaztearen definizioari dagokion zatia argitaratu du, eta hurrengo egunotan kakaztearen jatorria eta konponbidea ere irakurgai izango ditugu.
Interneten kakaztea, 1/3: Zer da “kakaztea”?
Teknopataren txokoa