Duela urtebete euskarazko Wikipedian biografia duten oiartzuarren %38 bakarrik ziren emakumeak. Batez bestekoa baino zenbaki altuagoa da hori, baina Oiartzungo Wikiemakumeak taldearen lanari esker parekidetasunera iristea lortu dute. Bakoitzak bere etxetik egiten duen lanaz gain, hilero biltzen dira Oiartzungo KZgunean, hileko hirugarren astelehenean. Proiektuan interesa dutenei parte hartzeko gonbita egin diete.
Inurri lanaren bidez lortu dute iristea ‘wikiOiartzun’ parekidera
Oarsoaldeko Hitza