Azaroaren 15ean “Sareak berreskuratu eta berrasmatu” jardunaldia ospatuko dute Orereta/Errenterian, Euskal Herria Digitalak antolatuta. Goizean, 10:30etatik aurrera DonesTech-eko kideek “Autodefentsa digital feminista” tailer praktikoa eskainiko dute Torrekua jauregian. Eguerdian, elkarrekin bazkaltzeko aukera izango da. Ondoren, 17:00etan Simona Levik “El reto de la digitalización democrática” (“Digitalizazio demokratikoaren erronka”) hitzaldia emango du Joxepa Antonia Aranberri eraikinean. Hemen eman behar da izena.
Jardunaldia Azaroak 15: Sareak berreskuratu eta berrasmatu
Euskal Herria Digitala