Kataluniako Hezkuntza Sailak Googleren alternatiba den ‘softwarea’ ezarriko du 50 eskolatan

Educació implantará un 'software' alternativo a Google en 50 escuelas de Catalunya
El Periódico
https://www.elperiodico.com/es/sociedad/20240424/educacio-extension-software-alternativo-google-escuelas-cataluna-xnet-101511163

2020an Bartzelonako bost ikastetxetan software libreko DD tresna-sorta erabiltzeko proba pilotua jarri zuten, eskubide digitalen defentsarako Kataluniako Xnet sareak eta Bartzelonako Hezkuntzako Kontsortzioak bultzatuta. Moodle, Nextcloud, WordPress, Etherpad BigBlueButton integratzen ditu DD tresnak, saio behin bakarrik hasita eta itxura bateratu batekin. Une honetan 11 eskola eta institututan erabiltzen da, eta ondo funtzionatzen duela ikusita Katalunia osoko 50 ikastetxetara zabalduko dute.