Kontuen blokeo indiskriminatua X-n, Elon Musk: “Pilota nirea da”

Suspensión indiscriminada de cuentas en X, Elon Musk: "La pelota es mía"
AraInfo
https://arainfo.org/elon-musk-la-pelota-es-mia/

Twitter ohiak bertan behera utzi ditu hainbat kontu inolako azalpenik gabe: Aragoiko AraInfo egunkari librearena, ElDiario.es-en, Diari Ara-ren eta Onda Cero-ren Balearretako delegazioenak (Herrialde Katalanak), baita hainbat ikerlarirenak ere, esaterako, Ana Bayes matematikariarena, Mariluz Congosto ikerlariarena, adimen artifizialean espezializatutako Sara Robisco informatika-ingeniariarena, Blanca Molto abokatu eta etxebizitza sozialaren aldeko aktibistarena. Gauza bera gertatu zaio zientziaren dibulgazioari eskainitako Pint of Science kontuari ere.

Sare sozial zentralizatuen arazoetako bat azaleratu du erabakiak. Fedibertsoko sare sozial deszentralizatuetan zaila da horrelakoak gertatzea. Adibidez, Mastodon komunitate batek zure kontua blokeatzea erabaki dezake, baina beti izango duzu aukera beste instantzia batean kontua irekitzeko, edo zure Mastodon propioa sortzeko.