Kriptotxanponen truke irisa eskaneatzen duen Worldcoin proiektua “urgentziaz” geldiarazteko agindu du Espainiako datuen babeserako agentziak

Protección de Datos ordena paralizar “de urgencia” el proyecto Worldcoin, que escanea el iris a cambio de criptomonedas
ElDiario.es
https://www.eldiario.es/tecnologia/proteccion-datos-ordena-paralizar-urgencia-proyecto-worldcoin-escanea-iris-cambio-criptomonedas_1_10984653.html

Sam Altman dago Worldcoin proiektuaren atzean, ChatGPT garatu duen OpenAI enpresako zuzendari exekutiboa. Worldcoinek munduko gizaki guztien begietako irisak eskaneatu nahi ditu, “pertsonak adimen artifizialetatik bereizteko pasaporte digitala” sortzeko. Herritarrak horretara bultzatzeko kriptotxanponak eskaintzen dituzte trukean. Mundu mailan 4 milioi pertsonaren irisak eskaneatu ditu Worldcoinek. Horien zati handi bat Espainiako estatuan: 360.000 inguru, estatuko herritarren %0,8, gehienak gazteak. Espainiako datuen babeserako agentziak (AEPD) datu biometrikoen bilketa eteteko agindu du.