LABek salatu du Amazonek “errepresio sindikala” egiten duela

ARGIA
https://www.argia.eus/albistea/labek-salatu-du-amazonek-errepresio-sindikala-egiten-duela

Hemezortzi lanuzte eta greba egun deitu zituen LAB sindikatuak Amazonen Trapagarango lan zentroan, hitzarmen berria negoziatzeko. Sindikatuak maiatzaren 14an Bilbon egin duen prentsaurrekoan jakinarazi du multinazionalak langileei banaka-banaka “presioa” egin diela, eta aldi baterako langileak kontratatu dituela grebalarien zuloa betetzeko. Horrez gain, LABen arabera, zigor mehatxuak ere egin ditu Amazonek, grebetan parte hartzeak “ondorioak” dituela esaten dabilelako.