Lau urte euskarazko Wikipedia zurekin hobetzen

Euskal Wikilarien Kultura Elkartea
https://wikimedia.eus/2024/01/lau-urte-euskarazko-wikipedia-zurekin-hobetzen/

2020-2023 urteetako memoria aurkeztu du Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak. Azken lau urteetan euskarazko Wikipedian 12-16 urteko gazteek behar zituzten edukiak hobetzea izan da wikilarien helburu nagusia. Horrez gain, garrantzia eman diote Wikipedia guztiak izan beharreko artikuluak osatzeari eta emakumeen presentzia handitzeari.