LiberaForms 3 kalean da!

Liberaforms
https://blog.liberaforms.org/2023/10/03/version3-press-release/#euskara

Galdetegi etikoak egiteko software libreko LiberaForms proiektuak bertsio berria argitaratu du. Zoritxarrez udalek, elkarteek eta era guztietako taldeek Google, Microsoft edo beste multinazional teknologikoen formularioak sortzeko tresnak erabiltzen dituzte. Horien aurrean Liberaforms-eko kideek “azpiegitura komunitarioa, libre eta etiko gisa pentsatu eta garatu” dute proiektua, “pertsonen eskubide digitalak errespetatzen dituzten galdetegiak sortu eta kudeatzeko”.

3. bertsioak hainbat ezaugarri berri eta hobekuntza ditu: interfazea erabat berritu dute, hutsetik hasita, galdetegiak kudeatzeko lan-fluxua hobetu dute, laguntza orriz orri ematen dute orain, pribatutasuna hobetu dute Europako DBEO (GDPR) arauan oinarrituta, galdetegien itxura aldatzeko aukera gehitu dute… Dokumentazio-webgune berria ere sortu dute.