Linux Mint 21.3 “Victoria” Cinnamon argitaratuta!

Linux Mint 21.2 “Victoria” Cinnamon released!
The Linux Mint blog
https://blog.linuxmint.com/?p=4543

Linux Mint sistema eragile librearen 21.2 bertsio berria argitaratu dute. Ohi bezala hiru edizio ditu, Cinnamon, MATE eta Xfce mahaigainekin. Epe luzeko euskarria duen argitalpena da eta 2027a arte jasoko ditu eguneraketak. Proiektuaren blogean Cinnamon, MATE eta Xfce edizioetan daude berrikuntza eta aldaketa guztien gaineko azalpenak. Linux Mint 21, 21.1 eta 21.2tik bertsio berrira nola eguneratu azaltzen duen gida ere zabaldu dute. Librezaleren lanari esker euskaraz erabil daiteke. Euskal linuxzaleen artean garrantzi berezia du Linux Mint-ek, software libreko Txikilinux eta Luberri sistema eragile euskaldun eta askeen oinarria delako.