Linux Mint 21.3 “Virginia” argitaratuta!

Linux Mint 21.3 “Virginia” released!
The Linux Mint blog
https://blog.linuxmint.com/?p=4624

Linux Mint sistema eragile librearen 21.3 bertsio berria argitaratu dute. Epe luzeko euskarria duen argitalpena da eta 2027a arte jasoko ditu eguneraketak. Proiektuaren blogean daude berrikuntza eta aldaketa guztien gaineko azalpenak. Linux Mint 21, 21.1 eta 21.2tik bertsio berrira nola eguneratu azaltzen duen gida ere zabaldu dute. Librezaleren lanari esker euskaraz erabil daiteke. Euskal linuxzaleen artean garrantzi berezia du Linux Mint-ek, software libreko Txikilinux eta Luberri sistema eragile askeen oinarria delako.