Make Irigoyen: “Hezkuntzan bestelako digitalizazio-prozesu kritiko eta eraldatzaileagoak sustatzeko aukerak atzeman ditut Humanitate Digitaletan”

UEU
https://www.ueu.eus/komunikazioa/albisteak/make-irigoyen

Make Irigoyen Perurena (Iruñea, 1967) Bigarren Hezkuntzako Latin eta Grezierako irakaslea da, eta orain, mentore digitalaren zereginetan dabil. Filologia Klasikoa ikasi zuen (UPV/EHU) eta Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra egin zuen unibertsitate berean. UEUk eta UPV/EHUk elkarlanean antolatutako IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Graduondokoa, eta Humanitate Digitalak: aukerak eta erronkak Graduondokoa ere egin ditu. Humanitate Digitalen gainean gehiago hitz egiteko izan gara berarekin.