Metari inoizko isunik handiena jarri diote EBn pribatutasunagatik: 1.200 milioi euro

Berria
https://www.berria.eus/ekonomia/metari-inoizko-isunik-handiena-jarri-diote-ebn-pribatutasunagatik-1200-milioi-euro_228353_102.html

Datuak Babesteko Irlandako Batzordeak jarri dio 1.200 milioi euroko isuna Metari, erabiltzaileen pribatutasuna ez babesteagatik. Datuak AEBetara bidaltzea ere debekatu diote multinazionalari eta aurrez bidalitakoak ezabatzeko agindu ere bai. Ez da azken aldian jaso duten isun bakarra, 2021eko irailetik 2022aren amaiera bitartean beste ia 1.000 milioiko zigor ekonomikoa ezarri zion Europak multinazionalari. Zigor ekonomiko hauek ez dira edonolakoak, baina Metak bere negozioa aurrera eramateko ordaindu beharreko kostu bezala hartzen dituela pentsa daiteke. 2021ean 95.280 milioi dolarreko irabazi gordinak izan zituzten, eta 3.000 milioi euro gordeak omen dituzte 2022-2023 urteetan datuen babesarekin lotutako isunak ordaintzeko.