Miren Berasategi: “Kazetaritzari eskatu behar geniokeena da behatzea, besteren artean, horrelako tresnek dituzten mugak”

UEU
https://www.ueu.eus/komunikazioa/albisteak/miren-berasategi

HDEH2023: Adimen Artifiziala Auzitan jardunaldia egingo da ekainaren 20an, Errenterian. Badalab-ek, Errenteriako Udalak eta UEUk antolatu dute elkarlanean, eta hiru ardatz tematikoren inguruan (kazetaritza, hezkuntza eta arte-sorkuntza) teknologia hauen eta hauen inguruko diskurtsoen aldeko eta aurkako arrazoiak ezagutu, aletu eta eztabaidatuko dira. “Adimen Artifiziala eta kazetaritza” mahai-inguruan parte hartuko du Miren Berasategi Zeberiok (Donostia, 1982). Berasategi, Giza Zientziak eta Komunikazioan lizentziatua da eta Komunikazioan doktorea. Deustuko Unibertsitatean ikertzailea da eta irakaslea Komunikazioko Graduan.