Nafarroako Gobernuak Microsoft enpresaren esku utzi du administrazioa digitalizatzea

ARGIA
https://www.argia.eus/albistea/nafarroako-gobernuak-microsoft-enpresaren-esku-utzi-du-administrazioa-digitalizatzea

María Chivite presidenteak lankidetza publiko-pribatua “beharrezkoa” ikusten du aurrerapen digitala lortzeko. Besteren artean, adimen artifiziala erabiliko du Microsoft Ibéricak, instituzioetako izapideak “arintzen laguntzeko”. Ikusteke dago nola eragingo dien herritarren datuei. Eusko Jaurlaritzak eta Googlek 2022ko apirilean lau urterako lankidetza akordioa sinatu zuten.