Nola gelditu datu-zentro bat

How to stop a data center
Disconnect
https://disconnect.blog/how-to-stop-a-data-center/

Hodeiaren atzean dauden datu-zentroen ur eta energia kontsumo handiek gero eta kezka handiagoa eragiten dute. Adimen artifizialak areagotu egin ditu beharrizan horiek. Txileko Santiago hiriburuko Cerrillos langile-auzoan Googlek ezarri nahi zuen datu-zentro bat geldiaraztea lortu zuen bertako komunitateak. Haien kezka handiena ura zen. Kontuan izan behar da Txile lehorte handia jasaten ari dela azken urteetan, eta herritarrek ura murrizketak dituzten bitartean Googlek 169 litro erabili nahi zituela segundoko.

Disconnect-ek Sebastián Lehuedé-rekin hitz egin du gaiari buruz. Londreseko King’s College-eko Humanitate Digitalen Departamenduko irakaslea da, eta etika, adimen artifiziala eta gizartea ditu ikergai. Adimen artifiziala eta ingurumen justizia ikertzen ari zela ezagutu zituen Txileko ekintzaileak.