NUP eta Euskal Wikilarien Kultura Elkartea elkarlanean arituko dira euskarazko Wikipedia elikatzeko

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
https://www.unavarra.es/eu/sites/actualidad/contents/noticias/2024/04/02/wikipedistas-vascos.html

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak (EWKE) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute euskarazko Wikipedia elikatzeko. Irakasleek entziklopedia librean parte hartzea sustatuko du NUPek, ikasleekin elkarlanean euskarazko kalitatezko testuak sortzeko. Wikilarien elkarteak laguntza teknikoa eta aholkuak emango ditu.