Olaia Egurrola Arrizabalaga: “Software libreak bultzatzen dituen balioak hezkuntza publikoan indartu beharko lirateke”

UEU
https://www.ueu.eus/komunikazioa/albisteak/olaia-egurrola-arrizabalaga

Gaur “Mooteu Euskadi 2024. Moodle Erabiltzaileen XVI. Topaketa” egin da Eibarren, aurten UEUk antolatuta. Bertan hitz egin du Olaia Egurrola Arrizabalagak (Berriatua, 1979). Ingeniaritza Informatikoan graduatua da (Deustuko Unibertsitatea) eta gaur egun Eibarko Berritzegunean eta Berritzegune Nagusian egiten du lan, bereziki hezkuntzaren berrikuntzan. Besteren artean IRADI proiektuan ari da lanean, Hezkuntza Sailak ikastetxe publikoei eskainiko dien software librean oinarritutako online ikasketa plataforman. Berarekin hitz egin dute UEUkoek.