Olatz Perez de Viñaspre: “Programatzen ikastean pentsatzeko modu berri bat ikasiko dutela jakin behar dute ikasleek”

UEU
https://www.ueu.eus/komunikazioa/albisteak/olatz-perez-de-vinaspre

Programazioa denontzat: Python ikasi praktikaren bidez” ikastaroa emango da online martxoaren 2tik 29ra. Olatz Perez de Viñasprek (Zangotza, 1987) emango du ikastaroa, bera, Informatikan Doktorea da, IXA taldean ikertzailea eta EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolan irakaslea. UEUk elkarrizketatu du.