“Ongi etorri euskal fedibertsora!”

Izarkom
https://www.izarkom.eus/ekitaldiak/ongi-etorri-euskal-fedibertsora/

Izarkom Eskolaren laugarren saioan Euskal Fedibertsoari buruz hitz egingo du Abaraska eta Librezale taldeetako kide den Mikel Gartziak. Parte hartzaileei smartphone edota eramangarria ekartzea gomendatzen diete, aurkezpenaren ondoren ikasitakoa praktikara eramango baitute.  Izarkomen Bilboko Nodoan izango da (Goienkale, 14) apirilaren 25ean 19:00etan. Doan da, baina izena eman behar da presentzialki (plaza mugatuak) zein streaming bidez jarraitzeko.