Ongizatea eta kultura sustatuko dituzten mugaz gaindiko 8 proiektu berri bultzatuko ditu Foru Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundia
https://www.gipuzkoa.eus/eu/-/ongizatea-eta-kultura-sustatuko-dituzten-mugaz-gaindiko-8-proiektu-berri-bultzatuko-ditu-foru-aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ‘Ideiak 2024’ partaidetzazko aurrekontuak 150.000 euro bideratuko ditu Bidasoaren bi aldeetako loturak estutzeko ekimenetara. Boto gehien jaso dituzten 8 proiektuak gauzatuko dira. Horien artean dago teknologia libreen ezagutza gazteen artean zabaltzeko helburuarekin Baionako Etxepare Lizeoak eta Iametzak aurkeztutako “Digitalizazio arduratsua” proiektua.