OpenTTD-n Euskal Herriko udalerriak sartzeko gidatxoa

OpenTTD-n Euskal Herriko udalerriak sartzeko gidatxoa
Game erauntsia
https://gamerauntsia.eus/bloga/openttd-euskal-herriko-udalerriak-sartzeko-gida/

Garraio enpresa baten gidaritzan jartzen gaituen software libreko OpenTTD simulazio bideojokoan aspalditik jolastu daiteke euskaraz, baina hemendik aurrera Euskal Herriko udalerriak erabili ahal izango dira, Game Erauntsia elkarteko Damianek sortu duen paketeari esker. Bideo-jokoei buruz euskaraz jarduteko Game Erauntsia komunitatearen webgunean argitaratu du erabiltzeko egin beharrekoa.