Orange zigortu dute GPL lizentzia ez errespetatzeagatik

Non-respect de la licence GPL: Orange condamné en appel
ZDNET.fr
https://www.zdnet.fr/blogs/l-esprit-libre/non-respect-de-la-licence-gpl-orange-condamne-en-appel-39964312.htm

Software librearekin lan egiten duen Entr’Ouvert kooperatibak auzitara eraman zuen Orange 2011an, beraien Lasso softwarearen GNU GPL v2 lizentzia librearen baldintzak urratzeagatik. Copyleft motako lizentzia bat denez, softwarea edonork erabili dezake, baina aldaketak eginez gero horiek ere lizentzia berdina izan behar dute. Auzibide luze baten ondoren arrazoia eman diote kooperatibari eta Orangek 650.000 euro ordaindu beharko dizkie.