PeerTuberen 5.2 bertsioa kalean da!

La version 5.2 de PeerTube est sortie !
Join PeerTube
https://joinpeertube.org/news/release-5.2

Framasoftek PeerTuberen 5.2 bertsio berria argitaratu du. Framasoft software librea bultzatzen duen Frantziako hezkuntza-sare herritarra da. Peertube bideoak ostatatzeko software libreko plataforma deszentralizatua eta federatua da. 5.2 bertsioaren berritasun nagusia bideoen urruneko transkodetzea da. PeerTubera bideo bat igotzean hainbat bereizmenetako bertsioak sortzen ditu: 1080, 720, 480 eta abar. Prozesu horrek lan dezente ematen die zerbitzariaren prozesadoreei. Lan karga puntualak dira, baina gertatu daiteke transkodetze prozesuagatik zerbitzari ahaltsuago bat hartu beharra. Arazoari aurre egiteko transkodetze lanak beste makina batera ateratzeko aukera garatu dute Framasoftekoek. Horri esker posible izango da PeerTube instantzia txikiek transkodetze lanak egingo dituen makina bat partekatzea, instantzia bakoitzaren hardwarea eguneratu ordez.