Lankidetza-akordioa medio, Ni.eus e-posta zerbitzua eta Labur.eus url-laburtzailea berregituratuko dituzte Puntueus-ek eta Iametza-k. Azaldu dute domeinuen eta web-zerbitzarien sektorean “enpresa-kontzentrazioa” ematen ari dela, eta zailtasun gero eta gehiago dagoela euskaraz dauden zerbitzu eta soluzioei eusteko.
Puntueus eta Iametzaren arteko aliantza, euskarazko digitalizazioa indartzea xede
ARGIA