San Inazio-Ondarroa-Arratia: Ekonomia zirkularreko hardware tailerrak

Elkartenet
https://www.elkartenet.eus/2023/03/31/saninazio-ondarroa-arratia-ekonomia-zirkularreko-hardware-tailerrak/

Elkarteneko kideek ekonomia zirkularreko hardware tailerrak eman dituzte Bilboko San Inazio BHIan, eta Ondarroako eta Arratiako institutuetan. Ordenagailuen osagaiak ezagutu ondoren Toshiba Satellite I735 ordenagailu eramangarri bati diskoa aldatu eta RAMa gehitu dio ikasle bakoitzak. Beti EZ baita beharrezkoa ordenagailu berria erostea, ordenagailu eramangarri horiek oraindik lan handia egin dezaketelako eta berrerabili egin behar direlako.