Schleswig-Holstein eta Nextcloud lantoki burujaberako elkarlanean

Schleswig-Holstein and Nextcloud collaborate on a sovereign workplace
Nextcloud
https://nextcloud.com/blog/event/schleswig-holstein-nextcloud-sovereign-workplace/

Software jabeduna utzi eta librera jauzia emateko helburua du Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalak. Bide horretan garrantzi handia du hodei burujabea sortzeko aukera ematen duen Nextcloud tresna libreak. Gaiari buruzko azalpenak emango dituzte web-mintegi batean maiatzaren 30ean, ostegunean, 15:00etan, Schleswig-Holstein estatuko administrazioaren proiektua gidatzen duen Felix Gebauer-ek eta Nextcloud-eko Fabrice Mous-ek. Doan da, baina aurrez izena eman behar da.