Softcatalà, 26 urte katalana teknologia berrietan sustatzen

ARGIA
https://www.argia.eus/albistea/softcatala-26-urte-katalana-teknologia-berrietan-sustatzen

Softcatalà elkarteak 26 urte daramatza katalana Interneten eta teknologia berrietan sustatzen. Bertako kide den Belén Ivars-ek elkartea nola eta zergatik hasi zen kontatuko du Euskarabildua jardunaldietan, urriaren 17an Donostiako San Telmo museoan. Garai eta behar berrietara nola egokitu diren ere azalduko du, baita taldearen antolaketa eta funtzionamendua zein den ere, eta etorkizunari begira zein erronkari heldu nahi dioten.