The Guardianek Elon Musken X-n edukiak argitaratzeari utziko dio

https://www.theguardian.com/media/2024/nov/13/the-guardian-no-longer-post-on-x-twitter-elon-musk
The Guardian
https://www.theguardian.com/media/2024/nov/13/the-guardian-no-longer-post-on-x-twitter-elon-musk
Elon Musk-en X sare sozialean edukiak argitaratzeari utziko diola iragarri du The Guardian egunkariak. Twitter ohian egotearen desabantailek abantailak gainditzen dituztela adierazi dute. AEBko hauteskunde kanpainak aspalditik pentsatzen zutena azpimarratu dutela diote: “X plataforma toxikoa da eta bere jabeak, Elon Muskek, bere eragina baliatzeko gai izan da eztabaida politikoan eragiteko”. The Guardianek 80 kontutik gora ditu X-n eta guztira 27 milioi jarraitzaile inguru.