Thunderbird aurrera doa: 2022ko finantza-txostena

Thunderbird Is Thriving: Our 2022 Financial Report
Thunderbird
https://blog.thunderbird.net/2023/05/thunderbird-is-thriving-our-2022-financial-report/

Duela urte batzuk Thunderbird-ek bizirauteko arazoak zituen, baina geroztik egoera ekonomikoak hobera egin du urtez urte. 2022an 300.000 erabiltzailek 6,4 milioi euro eman zituzten dohaintzan, batez beste 21 dolar bakoitzak. Aurreko urtekoaren bikoitza baino gehiago da hori. Erabiltzaileen dohaintzek osatzen dute Thunderbird-en diru sarreren %99,9a. 2022ko gastuen %80a pertsonalari dagokio.