Twitter hustu beharra dago

Teknopataren txokoa
https://www.teknopata.eus/2023/01/twitter-hustu-beharra-dago/

Ana Morales lagunari lapurtutako metafora batekin laburbildu du Joxe Rojasek Twitterren egoera bere blogean: “hainbeste poz eta ratu on eman dizkigun taberna, urteetan arratsalderoko lagunarteko kafearen lekuko izan dena, skinhead bortitzez betetzen joan da. Are gehiago: tabernaren jabe berriak propio gonbidatzen ditu bertara. Betiko lekua dirudi, betiko jendea ikusten dugu han gora eta behera… Baina honezkero ez da gure betiko taberna. Bertatik atera beharra dago. Urgente.”