TXIKILINUX EGUNA II ospatu zen Donibaneko ikastolan iragan den ostiralean

Elkartenet
https://www.elkartenet.eus/2024/06/16/txikilinux-eguna-ii-ospatu-genuen-donibaneko-ikastolan-iragan-den-ostiralean/

Ekainaren 14an 2. Txikilinux eguna osatu zuten Donibaneko ikastolan. Elkarteneteko kideek idatzitako kronikan aurreratzen duten bezala Hodeia ez da existitzen podcastaren saio berezia grabatu genuen. Ikastolako zuzendaria elkarrizketatzeaz gain, arratsaldeko hitzaldian parte hartu zuten lau hizlariekin mahai-ingurua antolatu genuen: Egoitz Urrutikoetxea, Seaskako Hezkuntza Zuzendaria; Iñigo Gebara, LUBERRI linux sistemaren mantentzailea; Muitze Zulaika eta Oihane Cantero, ORAI ikerketa zentroko ikerlariak. Laster izango duzue entzungai!