Umap hil da, akabo Twitterreko euskarazko biltegia

Sustatu
https://sustatu.eus/codesyntax/1687431142

Umap Twitterreko euskarazko jardunaren biltegia 2010eko urrian hasi zen martxan, CodeSyntax-en eskutik. Umap-ek euskarazko txiolarien, hedabideen eta traolen rankingak eta bildumak egin ditu hainbat urtez; azterketa soziolinguistikoak egiteko balio izan du, Sustatun albiste komentatuak automatikoki gehitzeko balio izan du, TBX zerbitzuaren oinarri izan da euskarazko bideo partekatuenak identifikatzeko… Zerbitzu horiek guztiak ere hil dira.