Whisper tuneatu dute Common Voiceko datu-sorta erabiliz, euskarazko transkripzioak hobetzeko

Mastodon.eus
https://mastodon.eus/@xezpeleta/111711093797398998

Xabi Ezpeletak Mastodon.eus-en iragarri du Whisper tuneatu duela Common Voice proiektuko datu-sortak erabiliz euskarazko transkripzioak hobetzeko. Gaitu proiektuari eta batez ere bolondresen esfortzuari esker asko handitu da Mozillaren proiektuko euskarazko datu-sorta eta hori emaitzetan nabari dela dio Ezpeletak. Huggin Face webgunean eskuragarri jarri du bere eredua. Whisper OpenAIk MIT lizentziarekin argitaratutako hizketaren ezagutzarako tresna librea da.