WordPress-ek Twitterren partekatzeko aukera kendu du, APIaren prezioen igoera handiengatik

WordPress drops Twitter social sharing due to API price hike
Mashable
https://mashable.com/article/wordpress-drops-twitter-jetpack-social-sharing

Elon Musk-ek Twitter erosi zuenetik kendu egin dute txiokinaren APIa doan erabiltzeko aukera. APIk Aplikazioak Programatzeko Interfazea esan nahi du eta garatzaileei aukera ematen die integrazioak edo aplikazioak sortzeko. Orain Enterprise bertsioa bakarrik eskaintzen txiokinak eta erabiltzeko 42.000 dolar ordaindu behar dira hilean. Ondorioz, Twitter kendu du WordPress-ek sare sozialetan edukiak partekatzeko Jetpack pluginetik. Horrez gain, etorkizun hurbilean Mastodon Jetpack-era gehitzeko asmoa agertu dute.