Zaharkitzapen programatua: Apple bere ordezko piezen “serializazioagatik” ikertua

Obsolescence programmée : Apple attaquée pour la « sérialisation » de ses pièces détachées
Le Monde
https://www.lemonde.fr/pixels/article/2023/05/17/obsolescence-programmee-apple-attaquee-pour-la-serialisation-de-ses-pieces-detachees_6173705_4408996.html

iPhoneen piezak, esaterako bateria edo pantaila, zerbitzu ez ofizial batean ordezkatzean honelako mezuak agertzen dira: “Bateriaren mezu garrantzitsua. Ezin izan da egiaztatu hau Appleren jatorrizko bateria bat den”. Horrez gain, pieza horiekin lotutako zenbait ezaugarrik funtzionatzeari uzten diote, adibidez, bateriaren erabilera estatistikek. Horrelako neurriek konponketen denda independenteei kaltea egiten diete. Frantziako “Gelditu zaharkitze programatua” elkarteak kexa ezarri zuen, praktika horiek zaborraren aurkako legea urratzen dutelakoan.