Zer egin dezakegu Internet berriro guztiona izan dadin?

ARGIA
https://www.argia.eus/albistea/zer-egin-dezakegu-internet-berriro-guztiona-izan-dadin

Internet sare neutral bat bezala diseinatu zen, deszentralizatua. Baina bere bilakaerak egungo egoerara ekarri gaitu, non enpresa handi gutxi batzuek sare demokratikoaren izaera bera arriskuan jartzen duten. Hori konpondu nahi badugu, berriz ere, erakunde publikoen, enpresa arduradunen eta gizarte zibil antolatuaren arteko lankidetzara jotzea baino ez zaigu geratzen. Kontakizun hau mamitzen du Marta G. Francok ‘Las redes son nuestras’ (‘Sareak gureak dira’) liburuan. Aurtengo Euskarabilduan gai honi buruzko xehetasunak kontatuko dizkigu, urriaren 17an Donostiako San Telmo museoan.