Dabid Martinezek Etzi.pm-ko artikuluan aipatzen duen bezala The Guardian-ek (herenegun) eta La Vanguardia-k (atzo) X-n edukiak argitaratzeari utziko diotela iragarri dute, desinformazioaren arazoa gero eta handiagoa delako eta plataforma horretan ez dagoelako moderaziorik. Gaur Goiena-k ere erabaki bera hartu du. X uzteaz gain, hedabideek Fedibertsoarekin bat egiteko garaia dela arrazoitzen du software librearen aldeko aktibistak. Euskaldunek aukeran dute esaterako mastodon.eus komunitatea.
Zergatik egin beharko lukete The Guardian eta La Vanguardia egunkariek (eta gainontzeko besteek ere) sare sozial deszentralizatu eta askeen aldeko apustua?
Etzi.pm