📢 Ilargikoop proiektuak Elkartenet-en eskutik lortutako Toshiba Satellite eramangarriek funtzio berria beteko dute aurrerantzean Etxepare lizeoan

Mastodon.eus
https://mastodon.eus/@EDERTO87/112200292159524689

Ilargikoop proiektuak Elkarteneten eskutik lortutako 8 Toshiba Satellite eramangarri gehitu dituzte Baionako Etxepare lizeoko Auza informatika gelara, behar informatikoen gorakadari aurre egiteko. 16 ordenagailuko gela zena orain 24koa da. Guztiek Debian Server sistema eragile librea erabiltzen dute. Gailuek aurten 15 urte beteko dituzte eta Eder Etxebarria irakaslearen hitzetan “bikain funtzionatzen dute Debian Edu-rekin”. Beste hiru edo lau urte iraun dezaten saiatuko dira.

Europako Ingurumen Bulegoaren 2019ko txosten baten arabera, beroketa globalean duten eragina kontuan hartuta, eramangarriek gutxien-gutxienez 20 urte iraun beharko lukete, eta hobe askoz gehiago balitz. Iraunkorrak diren gailuak ekoitzi beharko lituzkete fabrikatzaileek, baina tamalez 4,5 urteko bizitza dute batez beste. Etxepare lizeoaren ekimenari esker gutxieneko helburu horretara iristetik gertu daude Eskola 2.0ko Toshiba gorriak.