Internet zenbait enpresa erraldoiek pribatizatutako azpiegitura da, haren menpeko bihurtu gaituena. Modu honetan, gure informazioa zentralizatu dute eta orain, merkatuan ordaintzeko mota guztietako zerbitzuak eskaintzea lortu dute. Honela aurkezten du Internet Evgeny Morozov pentsalariak Ekaitz Cancelak idatzitako artikulu batean.
Erraldoiak deitzen ditugun inbertsio funts handiek Uber edo Airbnb bezalako plataformak jan dituzte, ekonomia kolaboratiboen aterkipean jaioak, neoliberalismoaren eta kapitalismoaren logikak markatutako erritmoan mugitzen direnak, dio. Ekonomia kolaboratibo gaizki deitu hauek konnotazio negatibo bat eman diote kontzeptuari.
Kapitalismoaren ikuskera bera askoz okerragoa da orain duela urte batzuk baino. Horren isla da 2008tik aurrera, mugimendu solidarioak, kooperatibak eta p2p sistemak ugaritu egin direla. Izan ere, prekarietate handieneko uneetan, horrelako mugimenduek askoz ere esanahia handiagoa hartzen dute jendearentzat.
Gure gaiari helduz, adituen esanetan, badirudi oraindik ere, kapitalismoak beregain har ditzakeen esparru ugari daudela, informazio-kapitalismoaren ikuspegitik. Testuinguru horretan, egoera iraultzeko ahaleginetan, badirudi gakoa datuen sozializazioa bezalako kontzeptuak sartzea dela. Ekaitz Cancelaren artikuluan, Morozov pentsalaria aipatzen du nazioaren datu guztiak datu-base orokor batean metatu beharko liratekeela azaltzeko, herritar guztien jabekidetzan. Horretarako, ekonomia digital berria egiten den azpiegitura berreskuratzea beharrezkoa da eta datu-zentroak sozializatzea, horien jabetza herritarrei emanez. Azken batean, kontua datuak jabego erkide gisa ulertzea da, subiranotasuna eta pribatutasuna bermatuz.
Bere aldetik, Yago Álvarez kazetariak datalabour kontzeptuaz hitz egiten du. datu-lana, jendeak enpresa teknologiko handiei eta sare sozialei balioa gehitzen dieten datuak sortzen konturatu gabe egiten dugun lanari buruz hitz egiteko. Eta kontua ez da idazten duguna kontrolatuko dutela, haratago doa. Gure bizitza soziala mapeatuz lortzen duten onura da, eta horrek, adimen artifizialaren erabilera berriekin batera, zientzia-fikzioko eszenatoki beldurgarrietara eraman gaitzake.
Ekoizpen harremanak eraldatzea baina ez da kontu erraza. Hodeia kontrolatzen duten erraldoien aurka egitea sistema osoa teknologia burujabetzaren ardatzetik antolatzea eskatzen baitu. Eta nola egin daiteke hau? Ekaitz Cancelaren artikuluaren ildoa jarraituz, azpiegitura berreskuratuz eta datuek jabetza herritarroi emanez.
Ekonomia digital berriaren eredu horretan kooperatiba bezalako ereduek zentzu handia hartzen dute. Yago Álvarez-ek azaltzen duen bezala, plataforma-kooperatiba gisa definitutakoa lau ardatzen gainean eraikitzen da: lehenik, enpresaren jabetza demokratikoa. Adibidez, Airbnb egoitzen jabeena izatea litzateke, baina baita kooperatibarekin konprometitutako beste pertsona batzuena ere, kontsumitzaileena kasu. Bigarrena, software libreko programazioan oinarritzea, kooperatibak behin eta berriz berrasmatzea eta garatzea ahalbidetuz. Hirugarrena, plataformaren baterako diseinua. Laugarrena, gobernantza demokratikoa, langileak konpainiaren jabetzaren hartzaile ez ezik plataformaren prozesu osoaren parte ere izan daitezen.
Hala ere, egoera iraultzeaz ari garenean, kezka orokor bat dago, neurri batean ulergarria dena: balio al du Facebook edo Google ordezkatuko ez duen proiektu batek? Yago Álvarez-ek hausnarketa oso interesgarria egiten du honen inguruan. Kezka ulergarria bada ere, kontuan izan behar dugu hipotesi bat besterik ez dela, ez baitakigu noizbait ordezkatzera iritsi den edo ez. Gaur egun proiektu oso onak daudela adierazte du; agian online eraman, tamainaz eskalatu eta hedatzea lortuko dutenak. Horrekin batera, epe laburreko ikuspegiaren garrantzia ez dugula ahaztu behar dio. Epe luzerako ikuspegia funtsezkoa den arren (imajinario horiek behar ditugulako), ez dugu ahaztu behar oraintxe bertan zer egiten dugun. Lor dezakegun eragin positiboa epe laburrean delako batez ere.
Ixteko, Ekaitz Cancela-k Morozov-en hausnarketatik tiraka, egiten duen hausnarketa bat: Kapitalismoa ez da berez hilko. Zerua benetan konkistatzeko, hodeia nola sozializatu pentsatu beharko genuke. Dakizuen bezala, hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da.
Bi artikulu hauek abiapuntutzat hartuta: