Diana Franco EDE Suspergintza Fundazioak kultura digital eta teknologiaren inguruan dihardu. Digitalizazioak gizarteko esparru desberdinetan eragiten dituen moduen inguruan ikertzen eta proiektuak garatzen. Baina, era berean, gurasoa ere bada, eta Hezkuntza Librezaleko kidea ere bai. Justu azken horregatik, Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak eskatuta Gasteizen Legebiltzarrean izan zen Diana. Hezkuntza burujabetzaren digitalizazioari buruz hitz egin zuen eta bere aurkezpenean, besteak beste, software librea, euskara eta Google-i buruz aritu zen. Nahi duenarentzat, bere agerpenaren bideoa Interneten topatu ahal da hizkuntzan librezaleko webgunean. Kaixo, Diana. Ongietorri Hodeia ez da existitzen podcast kanalera.
Legebiltzarrean egin zenuen agerraldian, besteak beste, aipatu zenuen ikastetxeetan multinazionalen eskutik datuen ustiaketa egiten dela eta gure seme-alabak produktuak direla. Hau da, mutinazionalek gure haurren datuak lortu eta saltzen dituztela. Baina zer datu dira horiek eta zertarako erabiltzen dituzte?
Hau oso gai interesgarria da zeren eta EBPR legeak dioenez, 2017an Europako Batasunean indarrean jarri zen legea, gure datu pertsonalak babestuta daude Europa mailan. Eta naiz eta, adibidez, Amerikako enpresa batean guk jardun, eurek, legea bete behar dute. Eta datu pertsonalak dira, adibidez, izen-abizenak, e-maila, telefonoa, IP helbidea eta beste batzuk. Enpresa hauek ezin dituzte hirugarrenekin gure datu horiek partekatu eta beraz, ez dituzte soilik datu zuzenak ustiatzen. Gure interakzioak ere eskaintzen dituzte. Multinazional hauen negozioa ez da gure datu pertsonalak zuzenki saltzea. Euren negozio eredua lotuta dago guk Interneten dugun jokabidearen inguruan. Euren plataforman ibiltzen garenean, ematen dizkiegun datuekin gutaz ikasten dute. Perfilak egiten dituzte. Eta ikusten dutena, informazio baliagarria bihurtzen dute. Eurentzako informazio maila ezberdina dago: Informazio deskriptiboa, informazio preskriptiboa… Eta hori, segun zelan antolatzen joaten diren, balio ezberdina du euren bezeroentzat.
Informazio baliagarri honen bidez, euren bezeroei euren sistema dendan izan dezaketen arrakasta erakusten die. Horretarako ordaintzen dute bezeroek. Eskaintzen duten zerbitzua hori da. Eta sistema hau gaur egun ekonomia digitalaren zutabeetako bat da. Enpresa aberatsenek hor ari dituzte etekinak sortzen, Google, Facebook, Amazon eta horrelako enpresek. Baina zelan egiten duten lan horiek ez dakigu. Euren algoritmoak ez baititugu ezagutzen. Hori euren sekretua da, kutxa beltza. Ezin dugu esan zehazki zer egiten duten. Baina badakigu zeozer saltzen dela, zeozer jasotzen dela eta horrekin diru asko irabazten dutela. Ezin dugu jakin hori noraino eragiten dion gure bizitzari gaur egun. Eta gutxiago ere, eta hau da guraso bezala arduratzen nauena, Google gaur egun botere asko du, baina noraino heldu daiteke hemendik 10 urteetara? Eta noraino eragingo dio, adibidez, nire alabari bere sisteman hainbeste urtez egotea. Orduan, interakzioak egiten joan diren heinean, noraino garatuko dituzte euren negozio eredu digitalak. Eta noraino eraenduko dituzte gure bizitzak. Eta batez ere haurrenak. Nolabait gutako askok bizi izan gara bizitza analogiko batean. Ni telebista gabeko gaztaroa izan nuen non dena analogikoa zen. Eta ezagutu dut ere bai, mundu bat non digitalizazioa esparru asko aldatzen dioan. Eta zein aldaketa eragingo ditu gure haurren bizitzan ematen diegun informazioa da ardura. Azkenean gure ekintzen analisitik eboluzionatzen du teknologiak, alegia, eta gure haurrak ere, gu bezalaxe, sistema horren partaide bihurtzen dituzte. Gutxi gorabehera horrela laburbildu genezake. Eta guzti honek Chromebook-en erabilerarekin nolabaiteko harremana izan dezakeela ulertzen dut.
Ikastetxeetan gero eta zabalduagoak daude Crhomebook-ak. Zure aurkezpenean datu bat eman zenuen eta igual honen inguruan ez da asko hitz egiten, baina 5 urteko iraupena dutela Chromebook-ak aipatu zenuen eta 5 urteetan jadanik ez direla berritzen edo eguneratzen. Hortik zuzenean zaborretara joaten direla suposatzen da, eta baita ere azpimarratu zenuen ordenagailuak ez direla. Google mundura konektatutako dispositiboak baizik, desberdina dela. Eta, adibidez, ez dute aukerarik ematen beste softwarerik instalatzeko. Baina hori azalduko diguzu zuk. Informazio hau ez da oso ezaguna, ez da honi buruz asko hitz egiten, baina honen aurrean zer alternatiba daude edo zer egin dezakegu?
Guk bezalako enpresek gure harreman guztiak euren hodeian gertatzea da haien ametza. Euren hodeia, euren ordenagailua da. Orduan zelan eraman gure ordenagailutik, euren ordenagailura jarduera guztiak gero eurek hor ikertu dezaten ordenagailua kenduz? Ordenagailu bat jarri beharren, leiho bat jarriz. Hori da Chromebook-a. Euren ordenagailura leihoa. Orduan euren ametsa daude betetzen. Guk egiten dugun guztia euren ordenagailuan egiten dugu. Gure etxean Chromebook baten aurrean gauzak egiten gaudenean, Google-en zerbitzarietan Virginia, New York edo delako zerbitzarien fibra optikan gaude operatzen. Han gaude operatzen euren kable, satelite, antena eta ordenagailuetan. Eta hor euren algoritmoak eta adimen artifizialak aplikatu ahal dituzte.
Gaur egun digitalizazio ereduan boterea kontzentrazio gutxi batzuen eskuetara daramatzan eredua da. Azpi egituren jabeak munduak sortzen dituzte besteentzako. Google lortu du mundu bat hezkuntza komunitatearentzat. Eta mundu hori bere ordenagailuetan funtzionatzen du. Eta guk mundura sartzen gara Chromebook izeneko leihoetatik. Erabiltzaile, lehengai kontsumitzaile eta langile bihurtuz. Baina gu ez gara sortzaile eta ez daukagu ezagutzarik. Hori alde batetik. Baina, beste aldetik, bai, Chromebook-ek bost urteko bizitza dute. Edo segun zein urtetan erosi den badaude batzuk sei urtzeko bizitza dauzkatenak. Ardura bat da zaharkitze programatuarena. Adibidez, ni 10 urtetako ordenagailua daukat. Eta momentuz 4 urte gehiago dira edo 5 urte gehiago. Batzuentzat gutxi izango da, baina, 5 urte gehiago lortzea ekipamendu batean esan nahi du beste bat ez kontsumitzea 5 urtez. Eta zer egin dut nire ordenagailuaren bizitza luzatzeko? Ba Linux instalatu diot. Bere kapazitateak ez zuen usten beste sistema eragile eguneratu bat jartzea. Software libreak aukerak ematen ditu horrelakoak egiteko. Ez dituzu kriston trama edo kriston grafikoak izango, baina nolabait ikasiko dituzu beste gauza batzuk: sistema eragile bat instalatu; ordenagailu baten arkitektura zelan funtzionatzen duen; zergatik batzuetan sistema eragile batzuk erabili ahal dituzun eta beste batzuetan ez… Orduan, hezkuntza proiektu bati begira oso interesgarria da ordenagailu zaharrekin ikastea. Baina hori beste kontu bat da.
Software librearen erabileraren onuretako bat aipatu duzu eta horren inguruan ere aritu zinen zure agerraldian. Egia da instituzioen aldetik programa diru-laguntza ezberdinen bidez, bultzatzen dela ikasteko grina, irizpide kritikoa, sormena eta horrelako gauzak lantzea gure etorkizuneko belaunaldiengan, ez? Besteak beste, STEAM estrategiak sustatzen dira, baina badirudi gaur egun hezkuntza sisteman oro har erabiltzen diren sistemek (Google eta Microsoften tresnetan oinarrituta) ez dutela hori bultzatzen. Azaldu diezazkiguzu pixka bat hori nola bultzatu beharko litzatekeen eta zergatik ez diguten uzten sistema hauek irizpide kritikoa, ikasteko grina, sormena hainbeste lantzen uzten.
Nolabait, hezkuntza munduaren errealitatera moldatzen da, eta hori oso naturala eta egokia da. Ezin dituzu haurrak munduaz aparte hezi, munduarekin eta munduaren aldaketekin baizik. Hor digitalizazioan pausoak eman ditu ahal izan duen bezala, eta nik uste dut hemen bi hausnarketa indartuko nituzkeela (beharbada egin dira, baina nik ez ditut ezagutzen honelako hezkuntzaren digitalizazioarekin lotutako planik). Alde batetik berezitu behar dira irakasleek behar duten digitalizazio eredua, euren hezkuntza proiektua aurrera eramateko eta eskolak kudeatzeko. Eta bestalde, ikasleei zer erakutsi nahi diegun teknologiaren inguruan eta digitalizazioaren inguruan. Eta hor dago, adibidez STEAM estrategia. Azken batean, oso estrategia koiunturala bezala sortu zen. Gainera, enpresa handiek bultzatuta, Estatu Batuetan.
Digitalizazioa bezalako prozesu teknologiko puru horiek txertatzen ziren heinean, pentsatu zen beste modu bateko profesionalak beharko genituzkeela etorkizunerako eta hortik hasi zen. Pertsona horiek espiritu kritikokoak bezala ikusten ziren aldaketei aurre egiteko gaitasunarekin, esploratzeko eta ikertzeko gaitasunarekin. Eta bisio hori oso interesgarria da. Nolabait, horrela hezitzen baduzu haur bat, munduaren errealitatea ulertuko du, eta munduaren errealitatean eragin ahal izango du. Orduan, haurrei tresnak eman behar dizkiegu, baina Chromebook bezalako dispositiboak ematerakoan ez dizkiegu tresnarik ematen. Sisteman batean lurperatzeko leihoa ematen ari diogu. Horregatik uste dut pertsonalki Google anti STEAM dela. Horrek ez du esan nahi ez dituztela gauza asko ikasiko ofimatikaren inguruan, edo karpeten kudeaketaren inguruan. Interneten kuxkuxeatuz beti ikasten duzu. Baina teknologiaren inguruan gure mundua dispositibo horretara txertatzea, oso mundu txikia eskaintzen die haurrei. Ezingo dituzte programak instalatu eta dena gertatuko da hodeian, euren hodeian. Horrela berriro euren mundura eramaten gaituzte. Gure lokalean operatzeko gaitasuna kentzen digute, eta euren ordenagailuetan operatzeko bideak bidetzen dituzte.
Gero beste gaia euskara da. Beti bilatzen da euskararen inguruko lanketa zehar-lerroa izan dadila, hori teknologiari lotuta iruditzen zaizu hezkuntzan gaur egun erabiltzen diren teknologiek euskararen erabilera bermatzen dutela? Zein da, zure ikuspegitik, euskararen egoera azpiegitura eta baliabide teknologikoei dagokionez?
Hezkuntza librezalean parte hartzearen arrazoia batez ere nire alaba eta algoritmoekin neukan ardura izan zen. Baina taldean konturatu gara lan osagai gehiago kontuan hartu behar direla hezkuntzarako nahi dugun digitalizazio eredua pentsatzeko orduan. Eta euren artean euskal hizkuntza, euskara klabea baita hizkuntza ereduari forma emateko. Eta hor lan ederra ari dira egiten Librezaleko Lagunek. Hauek esaten dute euskarak ez duela merkatuan zer egin askorik. Merkatuaren mundu mailan hezkuntza dominanteak txertatuko direlako. Eta etekina non dago? Ba gehien hitz egiten diren hizkuntzetan. Orduan gure digitalizazio ereduan euskara sustatzea edo lantzea gure arduretariko bat baldin bada, software librearen bidea jarraitu beharko da. Software libreak eskaintzen baititu bertan eragiteko aukerak. Eta horregatik oso interesgarria da zenbait pertsonak esaten dutena: lehenengo filosofia argi izan behar dugu eta gero teknologia. Kasu honetan filosofiarekin bat dator eta erabili daitekeen teknologia software librea dela.
Zure agerraldian aipatu zenuen filosofia eta etika. Hau da, multinazionalen etika eta software librearen etika. Zergatik da hobea software librearen etika konparatuta multinazionalen etikarekin?
Niri Paulo Freireren liburua asko gustatzen zait eta bat egiten dut haren pentsamenduekin. Berak esaten du errealitatean eragiteko, errealitatea ondo ulertu behar dela. Eta software pribatiboek, hori ezagutzeko aukera kentzen digute. Software libreak zenbait askatasun ematen dizkigu. Eta askatasun horiek bai hezkuntzarako, bai edozein helbururekin exekutatu daitezke. Programatzen ikasteko normalean software librea erabiliko duzu. Pribatua ezin baituzu aztertu. Librea kopiatzeko aukera duzu eta beste bat atera, hobetu eta hobekuntza horiek publiko egin ahal dituzu. Eta komunitatearentzat ere ezagutza bihurtzen dira. Horrelako printzipioak eta balioak hezkuntzarako oso interesgarriak direla uste dut.
Hala ere, Google eta Microsoft bezalako enpresek, oso erraz, erabilgarri uzten dituzte haien tresnak eta, zentzu horretan, hainbat ikastetxerentzat zaila da aldatzeko erabakia hartzea. Aldaketa horrek eskatzen duelako ezagutza gehiago IKT-etan, sistemetan, zerbitzari instalazioan, etab. Sistema libreen erabileran oinarritutako aldaketa bat mantentze-gastu handiagoa suposatu dezake.
Bai, ez da gauza erraza eta nik uste dut ez dagoela erantzun bakarra. Nire ustez, ez da lehen bat eta etorkizun bat egongo. Baizik eta momentu ezberdinak batera biziko direnak. Eta bi egoera desberdinak batera biziko direnak. Hau azkenean domino efektu bat bezalakoa da. Batzuk hasiko dira eta beste batzuk haiengandik ikasiko dugu. Eta horrela joaten dira pixkanaka-pixkanaka aldaketak ematen. Eskola batean normalean zaila da aldaketa hauek hasieratik gertatzea. Esan duzun bezala, oso erraz jarri digulako Google-ek dena euren ordenagailuetan egitea eta ez geureetan. Euren munduan eragin dezagun eta ez geurean. Interes handia dutelako guk euren lehengaia izateko.
Baina hemen ardura handiena ez dute eskolek. Denek ez baitute aukerarik aldaketa hauek aurrera eramateko. Ardura handiena, nire ustez, Gobernuak dauka. Eta eurek interpelatuta sentitu beharko lirateke. Eskolak gehiago informatu beharko lituzkete alde batetik. Zeren eta eskolek euren erosotasunagatik jokatzen dute, eta ulertzen dut, bizitzan denok nahi dugu ahalik eta errazena izatea eta disfrutatzea. Baina hemen jokoan dagoena serioa da, gure haurrei zein formako etorkizuna emango diegun da. Eta noraino eragingo dien. Hau elikaduraren eta feminismoaren antzekoa da. Zaindu behar ditugu zenbait gauza euren aukerak algoritmo baten arabera bideratuak izan ez daitezen. Edo eta euren bizitzak algoritmoei konbentzitzen pasatu ez ditzaten. Orduan hori ulertzen hasi behar da. Hor dauden arriskuak. Eta, bestalde, pauso txikiak eman. Adibidez, nik hasiko nintzateke eskola batean informatzen, beharbada hitzaldi batzuk egin pixkanaka-pixkanaka hori dena ulertzen joateko. Eta orain, aitzitik, behartuko dituzte Chromebook-ak erostera.
Baina eskolei esango nieke ahal badute ordenagailu zaharrak ez erretiratzea. Ordenagailu zaharrekin espazio informal bat sortzea, non gauzak egin daitezke laborategia edo teknologia gelan. Haurrak ordenagailuak zer diren ulertu dezaten. Behintzat haurren mundua ez itxi. Ez bideratu haurrak Google-en ofimatika eta kontsumo mundura. Eman aukera honetako teknologiaz ikasteko. Nik uste dut hori dela pixkanaka egin dezaketena. Abiadura ezberdinetako momentuak egongo dira. Batzuek oso azkar joango dira eta aldaketak azkar egingo dituzte. Baina ezin dutenek horrelako pauso txikiak eman ditzatela.
Diana, orain arte ari gara aipatzen hezkuntzan zabaldua dauden sistemen aurrean ikusten diren gabeziak, datuen erabilerari lotuta, horren aurrean software libreak eduki ditzakeen aukerak sormena lantzeko, ikasteko grina lantzeko, etab. Baina, batez ere, Legebiltzarrean egin zenuen agerraldian kontzeptu bat egon zen oso presente: teknologia-burujabetza. Guzti honek, nola lotzen da kontzeptu horrekin? Zer zerikusi dauka?
Teknologiaren burujabetza guztiz lotuta dago horrekin. Nik antzinean zeuden latifundioekin konparatzen dut. Nik uste dut digitalizazioan latifundioak sortzen ari direla. Eta horiek galerak direla besteontzako. Azkenean, guk sistemak garatzeko ezagutzak galtzen ditugu. Eta, bestalde, latifundio horiek, mono kultiboak bezalakoak dira. Non algoritmoak dira nolabait bideratzen gaituztenak modu konkretu batean mundua eta teknologia ulertzera. Orduan, nik uste dut hortik ateratzeko burujabetza oso interesgarria dela.
Beharbada hasierako pausoak ez dira ikusgarriak izango. Baina, elektronika, digitalizazioa, edo informatikaren inguruan edozer ikasi nahi badugu, horri egokitutako sistemak eta garapenak sortzen joan beharko genituzke. Eta horrela gure ezagutza hobetu. Ez dugu behar Google-ek eskaintzen duen guztia denbora guztian. Ez ditugu behar latifundio horretako produktuak denbora guztian. Dibertsitate gehiago behar dugu. Hau ez da bat-batean gertatuko, pixkanaka-pixkanaka joango da garatzen. Irudikatzen dudan munduan gauza ezberdinak egongo dira. Ez dira latifundio handiak desagertuko, baina egongo dira nolabaiteko baratz teknologikoak edo bertan garatuko diren proiektuak, eta hori baimenduko du bertan ezagutza mantentzea.
Zentzu honetan esan behar nizun irakurketa hau ez dugula soilik Euskal Herrian planteatzen ari. Badaude beste erkidego batzuk, Europan ere beste estatu batzuk, teknologia-burujabetzaren ikuspegitik gauzak planteatzen ari direnak. Hezkuntzan Librezalean badaukazue erreferentzia nabarmenik, eredu bezala hartzen duzuena? Sistemarik, lekurik, proiekturik?
Bai. Madrilen badago Educa Madrid izeneko bat nahiko komentatua izan dena taldeagatik. Baditu iniziatiba asko ez direnak hezkuntza profesionaletatik etortzen. Eta beharbada hor egin behar dugu lanketa. Askotan proposamenak teknologia ezagutzen duten pertsonetatik eta teknologiaren nondik norakoak ezagutzen dituztenetatik datoz. Hauek dira digitalizazioaren inguruan arrisku hauek ikusten dutenak. Orduan nik uste dut hau arrakasta izateko eta pixkanaka-pixkanaka hezkuntzan filosofia hau txertatzen joateko eta Google salbatzaile bezala baino, gure haurren mehatxu bezala ikus dezagun, irakasleekin egin behar den lanketa da. Irakasleei gehien arduratzen zaiena euren hezkuntza-proiektua da. Orduan nik uste dut hor egin behar dugula lanketa. Irakasleek hezi behar dituzten haurrei zelan eragingo die 10 urtetan zehar Google eurengandik ikasten egotea planteatzea. Eta hortik aritzen badugu, nik uste dut gauza gehiago lortu ditzakegula teknologia bakarrik adieraziz baino. Hezitzaileak arazoak ez badituzte ulertzen, erosoa den baliabidea hartuko dute besterik gabe.
Hala ere, egia da multinazionalen tresnak oso zabalduak daudela hezkuntzan, bai sare publikoan, bai kontzertatuan. Baina, hala ere, zuk aurkezpenean aipatu zenuen egoera oraindik aldagarria dela. Beste legebiltzarkide batek parekatu zuen egoera don Kixote haize-errota erraldoien aurkako metaforarekin. Benetan aldaketa posiblea da oraindik? Zer egin behar da aldaketa hori lortzeko Euskal Herrian?
Ni optimista naiz, beti aldaketak ikusten ditut posible. Historia begiratzen baduzu, adibide ugari ditugu non aldaketak ezinezkoak ziruditen. Digitalizazioa bultzatu aurretik musikaren negozioa, zinearen negozioa, kazetaritzaren negozioa ez ziruditen aldatuko zirenik. Baina aldatu egin dira. Kapitalismoak gure borroka propioak edo aldarrikapenak produktu bihurtzen daki. Baina hori jakinda, aldaketak bilatzen egon behar gara. Aldaketak ez du lehena eta oraina ezberdinduko. Nik uste dut denbora espazio berdinean errealitate asko biziko direla. Eta pentsatzeko modu asko, baina alternatiba txikiak garatzen joaten diren heinean besteei bidea erakusten diegu. Beharbada zure nortasun teknologikoan sustatzen diren ekimenak erakutsiko digute zelan latifundio horiek ekin barik bizi daitekeen. Eta zelan onura gehiago ekarriko dizkiguten kultibo txiki hauek herrian, kanpoan ditugun latifundioetan gure datuak hor ustiatzen egotea baino. Beraz, nik uste dut betidanik egon direla horrelakoak historian zehar. Eta beti egon dira aldaketak, eta aldaketak beti txikitatik hasten dira pixkanaka-pixkanaka eta pausoka.
Aurrerapauso bat izan zen Hezkuntza Librezaleak legebiltzarrean azalpen guzti hauek ematen egotea. Baina agerraldiaren ondoren eman da mugimendurik? Zerbait aldatu da?
Nik uste dut aurretik oso bide handia dugula. Hezkuntza Librezale taldea ez gara talde organizatu bat, baina hor ditugu baratz txiki asko nolabait esateko. Orduan, bakoitzak bere baratzetik joaten da gauzak egiten.
Harremana jarraitu dugu zenbait partidu politikorekin euren proposamenak adierazten. Baina hau ez da aldatuko agerraldi horrekin batera. Egia da, eta berritzeguneetatik esan digute nabarmentzen dela ezinegona handituagoa dagoela gizartean eta guraso elkarteetatik eta ikastetxeetatik eta honen inguruan azalpenak eskatzen dizkietela. Eta hori zen gure helburua. Hezkuntza librezale bezala gure proposamena ez da aldaketa zelakoa egin behar dugun adieraztea. Nik uste dut hor hezkuntza komunitatea, irakasleak, hezitzaileak eta gobernuak eta teknologian adituak, eta eragile sozialak egon behar direla lanketan. Gure jarduera horrelako kolektibitate hau bezala arazoa bistaratzea da. Horrekin nahikoa egiten ari garela uste dut. Pozik gaude. Hasi garenarekin egiten pozik gaude.
Diana, horixe da ere gure asmoa Hodeia ez da existitzen podcast kanal honetatik: gaiari buruzko informazioa ematea, dibulgatzea eta gizarteak errealitatea ezagutzea, sarritan ez baikara egoerak dituen inplikazioaz ohartzen. Eta kontzientzia hori sortzen laguntzen duen informazioa zabaltzen lagungarri baldin bada zurekin elkarrizketa hau egitea, gure partetik ere pozik. Mila esker gurekin izateagatik, gonbidapena onartzeagatik eta hurrengora arte.