Enpresa txiki eta ertainentzako diru-laguntzak

Zure negozioaren digitalizazioan lagunduko dizugu

Europar Batasunak finantzatutako Next Generation EU Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan, Kit Digital programa jarri da abian. Programa horren bidez, guztira 3.000 milioi euro bideratuko dira enpresa txiki, ertain eta autonomoei zerbitzu digitalak emateko laguntzetarako.


Langile kopuruaren arabera, enpresek 3.000 eta 12.000 euro arteko bonu digitala eskuratu
ahal izango dute. Finantzaketa publikoko bonu hori hainbat zerbitzu kontratatzeko erabiliahal izango da, besteak beste, webguneak sortzea, merkataritza elektronikoa, sare sozialen kudeaketa eta bulego birtualeko tresnei lotutako beste zerbitzu batzuk.

3.000€ ARTEKO BONU DIGITALA

1-2 langile dituzten eta autoenplegu-egoeran dauden enpresentzat eskuragarri

* 6.000€ ARTEKO BONU DIGITALA

3 eta 9 langile artean dituzten enpresentzat eskuragarri

* 12.000€ ARTEKO BONU DIGITALA

10 eta 49 langile artean dituzten enpresentzat eskuragarri
** Bonu digitalaren irismena hartutako soluzioaren araberakoa izango da. Zerbitzu-motaren araberako diru-laguntzen zenbatekoa jakiteko, Iametzak eskaintzen duen zerbitzu bakoitzari buruzko informazioa ikustea gomendatzen da.

Zertan erabili diru-laguntzak?

Iametzak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu bonu digitalak aprobetxatzeko:

01

Webgunea eta presentzia interneten

WordPress tresna librearen bidez edo PHP hizkuntzarekin neurrira egindako garapenen bidez, webgune eta web aplikazioen garapenak egiten ditugu. Gainera, gure garapen lanen osagarri modura, ostatatze eta mantentze zerbitzua eskaintzen dugu. Hala, bezeroak zerbitzua zentralizatua dauka, edozein esku-hartze erraztuz.

02

Merkataritza elektronikoa

Woocommerce tresna librea erabiliz, edozein dendatako katalogoa eta ordainketa-pasabidea garatuko ditugu, bezeroak bere produktuak Internet bidez sal ditzan.

03

Sare sozialeen kudeaketa

Estrategia de comunicación y promoción de las empresas beneficiarias en redes sociales: Facebook, Twitter, Mastodon, Instagram, Youtube, Linkedin.

04

Bulego birtualeko zerbitzu eta erremintak

Nextcloud lankidetza anitzeko plataforma da, bezero-zerbitzari programa bat baino gehiago biltzen dituena, partekatutako artxiboen ostatatzea ahalbidetuz. Google-en alternatiba etikoa dela esan genezake, izan ere, Google Drive, Docs, Calendar edo Meet-ekin bete daitezkeen funtzioak egin daitezke. Norberaren laino propioa, norberak kudeatua sortzeko aukera ematen du, multinazional baten eskuetan datuak eta informazioa utzi ordez.

¿Nori zuzenduta dago?

¿Nola lortzen da kit digitala?

Informazio-oharra
Iametza Interaktiboak agente digitalizatzaile izateko ziurtagiria jaso zuen 2022/03/18an.
Espainiako Gobernuaren Eraldaketa eta Erresilientzia Berreskuratze Planaren barruan «Next Generation EU» Europako Funtsek finantzatutako eta abenduaren 29ko ETD/1498/2021 Aginduan araututako Kit Digital programari Agente Digitalizatzaileak atxikitzeko iragarpenak ezartzen du kontuan hartu beharko dela Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema taxutzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 9. artikulua.