Nextcloudeko gertaeren abisuen push jakinarazpenak nola gaitu azalduko dugu artikulu honetan. Pauso hauek jarraitzeko administratzaile baimenak behar dira zerbitzarian. Ez badituzu, eskatu zure zerbitzariko administratzaileari jakinarazpenak gaitzeko.
- Joan “Ezarpenak” orrira. Egin klik ezkerreko menuko “Administrazioa” ataleko “Taldelanerako tresnak” aukeran.
 - Hainbat aukera agertuko zaizkigu. “Egutegi-zerbitzaria” ataleko “Gaitu push bidezko jakinarazpenak gertaerentzat” da hautatu behar duguna.
 



