Pasahitza berrezartzean “Network error” arazoa nola konpondu

Pasahitza berrezartzeko e-postako estekan klik egin, pasahitza idatzi eta berrezarri sakatzean “Network error” mezua agertzen bada, begiratu nabigatzaileko kontsola (F12 botoia).

Horrelako mezu bat baldin badago proxy-arekin arazo bat dagoelako da:

Content Security Policy: Orriaren ezarpenek baliabide baten (https://nextcloud.eus/lostpassword/set/ADHzOeOUVQgxp6IXnnIez/erabiltzailea karga blokeatu dute (“connect-src”).

Nextcloud instantziaren config/config.php fitxategian lerro hau gehituta konpontzen da arazoa:
'overwriteprotocol' => 'https',

Nextcloud zerbitzaria http edo https bidez atzitzen den detektatzen saiatzen da, baina Nextcloud proxy baten atzean dagoenean eta proxy-ak https deiak kudeatzen dituenean, ezin du jakin https erabiltzen ari den ala ez eta okerreko URLak sortzen ditu. Konponbidea beti https protokoloa erabiltzeko esatea da.

Informazio gehiago:

https://github.com/nextcloud/server/issues/17432

https://docs.nextcloud.com/server/latest/admin_manual/configuration_server/config_sample_php_parameters.html#proxy-configurations

Beste albiste batuzk: