Nextclouden Pico CMS (Content Management System) integrazioari esker webgune estatikoak sortu daitezke Markdown erabiliz. Artikulu honetan webgune horien URL laburrak nola gaitu ikusiko dugu.
Pico CMS-rekin sortutako webguneek horrelako URLak izaten dituzte modu lehenetsian:
https://zure-nextcloud.eus/index.php/apps/cms_pico/pico/adibidea
URL laburrak gaitzean gogoratzen eta idazten askoz errazagoak diren URLak lortuko ditugu, adibidez:
https://zure-nextcloud.eus/sites/adibidea
Horretarako Nextcloudeko administratzaile kontu batekin:
- Ezarpenak > Administrazioa > Pico CMS > Konfiguratu web-zerbitzaria orrira joan.
- Webguneen URL laburrak aukera hautatu.
- Zerbitzariaren konfigurazioan aldaketa txiki bat egin behar dugu jarraian.
- Apache erabiltzen baduzu, zure webgunearen konfigurazio fitxategiko VirtualHost atalean (/etc/apache2/sites-available/zure-nextcloud.conf) lerro hauek gehitu:
ProxyPass /sites/ https://zure-nextcloud.eus/index.php/apps/cms_pico/pico_proxy/ ProxyPassReverse /sites/ https://zure-nextcloud.eus/index.php/apps/cms_pico/pico_proxy/
Ziurtatu Apacheren mod_proxy eta mod_proxy_http moduluak instalatuta dauzkazula, bestela errorea emango du.
- Nginx erabiltzen baduzu, zure webgunearen konfigurazio fitxategiko server atalean (/etc/nginx/sites-available/zure-nextcloud.conf) lerro hauek gehitu:
location ^~ /sites/ { proxy_set_header X-Forwarded-Host $host:$server_port; proxy_set_header X-Forwarded-For $proxy_add_x_forwarded_for; proxy_set_header X-Forwarded-Server $host; proxy_pass https://zure-nextcloud.eus/index.php/apps/cms_pico/pico_proxy/; }
Ziurtatu Nginxen ngx_http_proxy modulua instalatuta daukazula, bestela errorea emango du.
- Apache erabiltzen baduzu, zure webgunearen konfigurazio fitxategiko VirtualHost atalean (/etc/apache2/sites-available/zure-nextcloud.conf) lerro hauek gehitu:
- Zure web zerbitzaria berrabiarazi:
systemctl reload apache2
systemctl reload nginx