
ADUR Software Productions logistika- eta portu-sektorean euskal enpresa erreferentea da, eta 40. urteurrenaren harira, bere posizionamendua eta ikusgarritasuna hobetzeko komunikazio-estrategia baten diseinua eta garapena bideratu da. Urteurrena Adurri badagokio ere, proiektuaren ardatz nagusietako bat Transkal tresna izan da, portuko terminalen, garraioaren eta biltegiratzearen kudeaketa eta logistikako ERPa. Hori dela eta, bi markak indartzeko komunikazio-prozesu integral bat abian jarri da.


Hasieratik, helburua bikoitza izan da: egungo bezeroekiko harremana sendotzea eta publiko berriak erakartzea, tradizioa, esperientzia eta berrikuntza uztartuko zituen narratiba baten bidez. Oinarri horrekin, kanpainaren mezu nagusia garatu da: “Soluciones tecnologicas que refuerzan tu logística” (“Zure logistika indartzen duten soluzio teknologikoak”). Modu berean, bi marken nortasun bisualak berritu dira.
Bestalde, emaitza nabarmenetako bat Transkalen webgune berria sortzea izan da, diseinu modernoarekin eta marka-balioekin lerrokatutako edukiekin. Transkalen komunikazio digitala ere kudeatu dugu, bere buletin komertziala diseinatuz eta bere LinkedIn profilerako eduki estrategikoak sortuz. Prozesu honi esker, Transkal-ek nortasun berritua eta komunikazio eraginkorra izatea lortu dugu, logistikaren eta soluzio teknologikoen esparruan duen lidergoa eta konpromisoa islatzen duena.