1. iametza
  2. Proiektuak
  3. Aittu Hitzaldien komunikazio kanpaina

Aittu Hitzaldien komunikazio kanpaina

Bezeroa:

2022

| Marka eta komunikazio lanketak

| Komunikazio kanpainak| Euskara, Gazteak

Beharrezkoa da etorkizuneko belaunaldiak gai anitzetan janztea (lan mundua, genero ikuspegia, teknologia eta sare sozialak…) eta ezagutza hori dibulgatzaile erakargarriek eta euskaraz egiten badute, askoz hobeto. ‘Aittu’ hitzaldiek horixe bilatzen dute.

> ZER DIRA AITTU HITZALDIAK?

Alkarbide Bizkaiko Lurralde Historikoko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilgunearekin batera 2022an martxan jarritako egitasmoa da. 16-30 urte bitarteko gazteei zuzendutako hitzaldien multzo baten bitartez, arlo desberdinetako hizlarien esperientziak partekatzeko gune da.

> ZEIN DA HAUEN XEDEA?

Helburua gazteei proposatzen zaizkien gaietan sakontzeko aukera ematea da, ekintzaren abiapuntuta izatea, ondoren gazteak modu proaktibo batean beraien ibilbidea egiten hasi daitezen.
Iametzan egitasmoaren koordinazio orokorraz eta prestaketaz arduratu gara, egitarauaren diseinutik hitzaldien kudeaketa arte. Modu berean, edizioaren sustapena bideratu dugu, horretarako euskarri fisiko zein digitalak sortuz eta kanal desberdinetatik zabalduz (webgunea, sare sozialak…).